XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1961ean, Aki tachinu (Udazkenaren etorrera) zuzendu zuen Narusek entretenimenturako baino balio ez zuten filmak egiteko ez zela gauza argi utzirik.

Gero eta arazo gehiago zituen, baina Midareru (1964, Oinazea) edo bere azken lana izan zen Midaregumo (1967, Hodei sakabanatuak) bezalako filmak lortu zituen, hala ere, 1969an hil zen Naruse, 63 urte zituelarik, eta ordurako Tohoren estudio gehienak alokatuta zeuden.

Estudioen sistema desagertzean, Naruseren filmak ahaztu egin ziren, eta urte asko pasatu arte ez ziren berreskuratuko.

Hasumik eta Yamanek beren liburuan azaldu dutenez, Locarnoko Zinemaldiak argitaratu zuen Audie Bocken liburua izan ezik, 1983an ezin zen Naruseri buruzko biografiarik aurkitu; gaur egun, berriz, liburu ugari daude japonieraz eta zinemazaleak ohartu egin dira zuzendari honek mundu guztiko zinemagileengan izandako eraginaz.

Donostiako Zinemaldiak eta Filmotekak argitaratutako liburuan Naruse ezagutu zuten batzuen lekukotza eskaintzen da.

Kiju-Yoshishige Yoshidak Ozu eta Naruse alderatzen ditu eta elkarren artean zituzten ezaugarri komunak azpimarratzen ditu.

Biek egin zituzten hasieran film mutuak Hollywoodeko zinemari jarraikiz, eta Depresioaren urteak iritsi zirenean biek deskribatu zuten pobreziak harrapatutako jendearen bizimodua.

Unibertso propio bat aurkitzeko Narusek Ozurengandik aldendu behar izan zuela dio Yoshidak, baina Ozuk beti sentitu omen zuen hurbil.

Beste aldetik, ez dago garbi zer pentsatzen zuen Narusek Ozuz, ez bait zen oso berritsua beste zuzendari batzuei buruz hitz egiteko orduan.

Ukigumo (1955, Hodei mugikorrak), segur aski Naruseren filmik onena, asko gustatu zitzaion Ozuri eta hala adierazi zuen.

Naruse, berriz, askoz ere isilagoa omen zen, eta horregatik dio Yoshidak Ozu argia izan zela